otsaila 2023

Gizabidea Fundazioa_Grupo Fagor

600.000 euroko ekarpena egin die Gizabidea Fundazioak Hirekin egitasmoari eta Arizmendi Ikastolari

Gizabidea Fundazioak dagoeneko egina du datozen urteetarako MGEPekin eta Arizmendi Ikastolarekin hitzarturiko ekarpenen lehen ordainketa. Hain zuzen ere, orotara, 600.000 euroko ekarpena jaso dute bien artean -bakoitzak 300.000 euro-, abenduaren 16an eginiko batzordean harturiko erabakiaren ondotik. Gauzak horrela, Debagoieneko hezkuntza komunitatea indartzeko helburuari heldurik darraite