Title Image

Ondarea

Elkarrekin sortu dugun hezkuntza azpiegitura

Gizabidea Fundazioa hasierako ondare-hornidura garrantzitsuarekin sortu zen: ez bakarrik kapital-ekarpena, baita lursailak eta eraikinak ere, kooperatiba sortzaileek jarriak.

Gizabidea Fundazioaren Zarugalde egoitza

Hasierako ekarpena

48.081 euro jarri zituzten zortzi Kooperatiben artean (AMAT, ARRASATE, CAJA LABORAL-EUSKADIKO KUTXA, INDUSTRIAS COPRECI, EDERLAN, FAGOR ELECTRÓNICA, FAGOR INDUSTRIAL eta ULGOR), Fundazioa sortzeko beharrezkoak ziren ekintza administratiboak abiarazi ahal izateko. Haren jabetzako lursailak eta higiezinak jarri zituen Liga de Educacion y Culturak (HEZIBIDE).

Gizabidea Fundazioaren lursail eta higiezinak

Arrasateko Eskola Politeknikoarenak (gaur egun, Mondragon Goi Eskola Politeknikoa Jose Mª Arizmendiarrieta, Koop.E.), Eskoriatzako Dorletako Ama-Almen ikastetxearenak (gaur egun, Arizmendi, Koop.E.) Eskoriatzako Irakasle Eskolarenak, (gaur egun, HUHEZI, Koop.E.). Mondragon Eskola Politeknikoak Biteri Ikastetxe Nagusia laga zuen, Caja Laboralari prezio sinbolikoan erosia. Geroztik, hainbat erakundek dohainik laga zizkioten ondareak Fundazioari: Arrasateko Juventud Deportivak lursailak eta frontoia laga zizkion (Iturripekoak)...

Hezkuntza eragileen azpiegitura premiei erantzuten

Mondragon Unibertsitateak Eskoriatzan duen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearen egoitza den eraikina eskuratu zuen Gizabidea Fundazioak, baita Eskoriatzako Gaztañadui jauregia eta Aretxabaletako General Tablas deituriko eraikina ere. 2006. Urtean, ostera, Concepcion Azcarate andreak dohaintzan eman zion haren Arrasateko Zarugalde 30eko etxea Gizabideari. Gaur egun, bertan da Fundazioaren egoitza.

Ondarea handitzen

2008an Arizmendik dohaintzan eman zion Arimazubi eraikina. Halaber, Aretxabaletako Pausoka eraikinaren lurrazal-eskubidearen jabea da. 2010. urtean, Gizabideari Garaia Berrikuntza Gunean duen ikerketarako eraikin berria dohaintzan emateko ituna sinatu zuen MGEPek. Era berean, Mondragon Goi Eskola Politeknikoaren eraikin balioanitza eta “aulario-biblioteca” delakoa Gizabidearen ondarera pasa ziren 2012an. 2013an, berriz, Gaztelupe deritzon eraikina Gizabideari dohaintzan emateko ituna sinatu zuen Arizmendi Kooperatiba Elkarteak. Dohaintza hori 2020. urtean gauzatu zen.

Zortzi Kooperatiben artean (AMAT, ARRASATE, CAJA LABORAL-EUSKADIKO KUTXA, INDUSTRIAS COPRECI, EDERLAN, FAGOR ELECTRÓNICA, FAGOR INDUSTRIAL eta ULGOR) 48.081 euro jarri zituzten Fundazioa sortzeko beharrezkoak ziren ekintza administratiboak gauzatu ahal izateko eta Liga de Educación y Culturak (HEZIBIDEk) bere jabetzako lursailak eta higiezinak jarri zituen.

Liga de Educación y Cultura (HEZIBIDEren) jabetzako lursail eta higiezinak hauek ziren:

  • Arrasateko Eskola Politeknikoarenak, gaur egun Mondragon Goi Eskola Politeknikoa Jose Mª Arizmendiarrieta, Koop.E.
  • Eskoriatzako Dorletako Ama-Almen ikastetxearenak, gaur egun Arizmendi, Koop.E.
  • Eskoriatzako Irakasle Eskolarenak, gaur egun HUHEZI, Koop.E.
  • Mondragon Eskola Politeknikoak Biteri Ikastetxe Nagusia laga zuen, Caja Laboralari prezio sinbolikoan erosia.

Ondoren, hainbat erakundek dohainik laga zizkioten Fundazioari honako ondare hauek:

  • Arrasateko Juventud Deportivak lursailak eta frontoia laga zizkion (Iturripekoak).
  • Ahizke-CIMek, gaur Mondragon Lingua denak, bere egoitza zentrala daukan eraikina laga zuen.

Geroago, Mondragon Unibertsitateak Eskoriatzan duen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearen egoitza den eraikina eskuratu zuen Gizabidea Fundazioak, bai eta Gaztañadui jauregia Eskoriatzan eta General Tablas deituriko eraikina Aretxabaletan. Arizmendik 2008an dohaintzan eman zion Arimazubi eraikina. Halaber, Aretxabaletako Pausoka eraikinaren lurrazal-eskubidearen jabea da.

2006 urtean Concepción Azcarate andreak bere Arrasateko Zarugalde 30eko etxea dohaintzan eman zion Gizabideari. Gaur egun bertan dago kokatuta Fundazioaren egoitza, Mundukide eta Bagara erakundeenarekin batera.

2010 urtean MGEPek Gizabideari Garaia Berrikuntza Gunean duen ikerketarako eraikin berria dohaintzan emateko ituna sinatu zuen.

2012an, Mondragon Goi Eskola Politeknikoaren (MGEP) eraikin balioanitza eta gelategi-liburutegia Gizabidearen ondare izatera pasatu ziren.

2013an, berriz, Arizmendi Kooperatiba Elkarteak Gaztelupe deritzon eraikina Gizabideari dohaintzan emateko ituna sinatu zuen.